Ha muerto Rafael Munoa, uno de los grandes artistas gráficos de la mítica revista La Codorniz.... http://t.co/18rpK9gF
cas eng eus

aretoak

BBK Aretoa

BBK Aretoa

C/ Gran Via Nº 19, Bilbao (Bizkaia)

Bilboko Kale Nagusiko 19.zenbakian kokatuta dagoen BBK Aretoa ( garai bateko Gran Vía zinema ospetsua) hiri-kulturaren hedapenerako zabaldutako lekua da, baita mota guztietako musika zein antzerki emanaldietarako, hitzaldietarako, gizartearekin edo ekitaldi solidarioekin zerikusia duten ospakizunetarako ere. 440 eserleku izateaz gain, ekipamendu tekniko berriena ere badu.

Asteko literatura-ekitaldi gehienak hemen izango dira, kokapen eta egitura egokiak dituelako LA RISA DE BILBAO / BILBOKO BARREAren muina bertan hartzeko. Bertara hurbiltzen direnak David Lodge, Elvira Lindo edota Albert Boadella bezalako egile entzutetsuekin egingo diren mahai-inguruez eta elkarrizketez gozatu ahal izango dute. Horretaz gain, Francisco Ibañez-i emango zaion Bilboko Barrea BBK Sariaren banaketan egoteko aukera izango dute.

BBK Aretoan egongo da ere Juan Carlos Eguillor-en erakusketa.

Areto honetako ekitaldiak