damero maldito

Jokoak Hego Amerikako autore baten umorezko eleberri baten agertzen den aipua osatzean datza. Aipuak hamaika hitz ditu eta horietako batzuk galdera ezberdinen bidez aurkitu ahalko dira. Egunero kultura-gaiei buruzko galdera bana egingo dut, zeinaren erantzuna hitz batek edo bik osatuko duten. Modu horretan, apurka eta erantzunak erabiliz aipua osatuz joango zara. Finalera heltzeko galdera guztiak ondo erantzuteaz gain, aipua zein eleberrikoa den eta autorea nor den jakitea beharrezkoa da. Finalisten izenak urriaren 2an, igandean ezagutuko dira. Hauen artean liburu elektronikoak irakurtzeko gailu bat zozkatuko da.
Aurtengo irabazlea Bilboko KOLDO GUTIÉRREZ LARRAÑAGA izan da.
ZORIONAK!
