Ha muerto Rafael Munoa, uno de los grandes artistas gráficos de la mítica revista La Codorniz.... http://t.co/18rpK9gF
cas eng eus

egitaraua

Erakusketak

Erakusketa: Ibáñez Handia

Erakusketa honetan espainiar istoriotxoen autore ezagunenetako eta emankorrenetako bat izateaz gain, belaunaldi ezberdinentzat ikono izan den Francisco Ibañezen lanaren adibide adierazgarri bat ikus dezakegu.

1956an profesional gisa hasi zen La Rosa eta Paseo Infantil aldizkarietan. Urtebete geroago, Bruguera argitaletxean kolaborazioak egiten hasi zen, non Ibañezek hainbeste miresten  eta errespetatzen zituen Escobar edota Peñarroya bezalako orduko autore handiek lan egiten zuten.

1958an, Pulgarcito aldizkarian, Espainiako bi detektibe pribatu famatuenak jaio ziren: Mortadelo eta Filemón. Hasiera baten, bi hauen ibilerak orrialde bakarreko istoriotxoetan irudikatzen ziren. Ondoren, istoriotxo luze bihurtu ziren eta gaur egun ere, detektibe bikote bitxi honek ikerketa lanetan jarraitzen du.

Erakusketan gure pertsonaiak agertzen diren aldizkarietako batzuk daude ikusgai, besteak beste, bikote famatuaren lehen agerraldiak edota jatorrizko istoriotxoak. Ohiz kanpokoa bada ere, bilbotarrek irudiez autorearekin berarekin gozatzeko aukera izango dute.

Aurrekoak ez dira, ordea, Ibañezek sortutako pertsonaia bakarrak, ezta hurrik eman ere. Aipatu beharrekoak dira: DDT aldizkarian, detektibeak baino urte bat geroago agertutako “La Familia Trapisonda, un grupito que es la monda”; 1961ean, Tio Vivo-rako asmatutako “13, Rue del Percebe”; “El Botones Sacarino”, Ibañez beraren esanetan, eskarmentu propioan oinarritua; autorearen pertsonaia gogokoena, “Rompetechos”, lehen aldiz Tio Vivo-n 1964an agertu zena; eta aldizkari berean 1966an jaio ziren “Pepe Gotera y Otilio, chapuzas a domicilio”

Erakusketan aipatu ditugun pertsonaia guztiei buruzko jatorrizko lanez gain, istoriotxogile bikain honen beste lan batzuk ere ikusi ahalko ditugu, adibidez, “Anda ríase usted con el Arca de Noé” edo “Incleíble pero mentira”. Horretaz gain, erakustaldiak Ibañezen pertsonaia guztiak agertzen diren aldizkari ezberdinak biltzen ditu, esate baterako, Can Can, Super Sacarino eta Mortadelo, baita gorago aipatutako DDT, Tio Vivo eta Pulgarcito ere.

Erakusketa: Ibáñez Handia

Non izango da

  • Areatza
    Areatza

    Asteazkena 28/Ira | Larunbata 01/Urr
    11:00h - 21:00h
  • Areatza
    Areatza

    Igandea 02/Urr
    11:00h - 14:00h